Aurkezpena

KARIDADE ETA ZUZENTASUNERAKO ELEIZBARRUTIKO ORDEZKARITZAK, Ebanjelioan eta Eleizaren Doktrina Sozialean oinarrituz, Gotzaina eta bere Gotzain Kontseilua zerbitzatzen ditu eta baita bikaritzak, pastoral barrutiak, parrokiak, mobimentuak, komunidadeak, alkarteak eta kristinau herria be, helburuok jadesteko:

  1. Gizartearen oinarritzat jotako giza duintasunari jagokozan gaietan gizarte sentiberatasun handiagoa eragin.
  2. kuspuntu ebanjelikotik, zuzentasun eta partaidetza handiagoa ekarriko dituan gizartea eratzeko eraldaketan lagundu.
  3. Gizon eta emakumeei eta, batez be gizatalderik behartsuenenei Jaungoikoak deutsen lehentasunezko maitasuna agertzera emongo dauan Eleiza hurkoagoa eta gizartean txertatuagoa suspertu.

Horretarako,

  1. Bidebakokeriaren eraginpean dagozan gizabanako eta gizataldeen partaidetza ahalbideratu kristinau alkartean.
  2. Eleizaren Doktrina Sozialari lotuta, heziketa eta hedapena suspertzen dau.
  3. Eleizbarrutiko pastoralgintza laguntzen eta koordinatzen dau gizartekaridade eremuan.
  4. Ondasunen kristinau banaketa eta behartsuen aldeko alkartasuna suspertzen dau.
  5. Bakezko bizikidetasunerako balioak bultzatzen ditu.
  6. Salaketa profetikorako jarduerak burutzen ditu Ebanjelioa oinarritzat hartuz.
  7. Beste erakunde eta talde batzukaz batera jarduten dau giza duintasuna suspertzearen alde.
  8. Sortu daitekezan pobretasun eta bazterketazko errealidade barriez arduratzen da, gizarte eta eleiz egoerea kontuan hartuta, eta pastoral arreta berezirako eremu barriak zabaltzeko aukerea aztertzen dau.

Ordezkaritzak eremu honetan esku hartzen daben beste eleiz erakunde batzukaz, batez be berari lotuta dagozan Caritas eta Misinoak erakundeakaz, koordinatuta garatzen dau bere misinoa.

JARRI GUGAZ HARTU-EMONEAN