Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Ibilaldi misiolaria” martxan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan

created by “Pasos solidarios/Elkartasun urratsak" |
|   Komunikazinoa

Martxoaren 19an ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen urteroko kanpaina, aurton, “Misinoa senidetasuna da / La misión es fraternidad” goiburuaren haritik eta Frantzisko Aita Santuaren Fratelli tutti entziklika gogoan. Hemen konektatu.

Ekitaldi honetan, Misinoetarako Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako ordezkaritzek ibilaldi misiolari birtuala aurkeztu dabe, “Pasos solidarios / Elkartasun urratsak” izenburuabaz. Ibilaldi horretan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek laguntzen dabezan egitasmoak aurkeztuko dira online. Gaurtik aurrera, hiru barikuz aurkeztuko dira zazpietan misiolari egitasmo zehatzak, egun bakotxean bat eta astean zehar egitasmo horretan ibilaldia egiteko eskatuko da. Horretarako, lekukoa deskargatu daiteke, ibilaldiaren argazkiak eskegi eta sareetan batera jarri.

Gaur –otsailak 26, barikua-, Ekuadorreko “kultura montubiaren sustapena” egitasmoa aurkeztuko dabe Gasteizen. Gaurko saioagaz bat egiteko: hemen. Datorren barikuz, martxoak 5, Mozambikeko “Maria do Refugio” egitasmoa aurkeztuko dabe Donostiatik eta martxoaren 12an, Bilbotik, Boliviako Utasa alkarte garapenerako egitasmoa ezagututzeko aukera emongo da, ibilbidea egin eta alkartasunez jokatzeko eskatzeaz batera.