“Zuzentasun eta senidetasun handiagoko gizartearen eraikuntzan lagunduz eskaintza eta konpromisoa erakutsi daben” zortzi emakumek jasoko dabe Bizkaiko Eleizaren autormena. Askotariko perfil eta ibilbideak dabezan zortzi emakumeok hainbat eleiz eta herri eremutan konprometituta, pandemiaren unerik gogorrenetan euren onena emon izan daben emakumeak ordezkatzen dabe.
Arlo honeek autortuko dira: gizarte ekintza, osasun pastoraltza, pertsona nagusien egoitzak, heziketa, Hegoaldeko herrialdeakaz konprometitutako emakumeak, osasun arloan jarduten daben emakumeak, alkartean pastoralgintzan ari diran emakumeak eta aisialdian esku-hartzen daben emakumeak.