Pandemia egoeran egonda, biharko otoitzaldiaren ardatza “itxaropena” izango da. Militanteen esanetan, “normaltasun zaharretik barrira, senidetasun kutsuagaz eta betetako agintzariagaz. Egia bihurtzea Nazareteko Jesusen ametsa geure egiten dogun kristau militanteoi dagokigu”. Izaskun Erezcano HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak azaldu dauanez, Garizuma aldia “beti izan da bihotz-barritzeko aldia eta aukera lez bizi behar dogu; horra hor ‘itxaropenaren’ nondik norakoa”.
HOAC mobimentuaren 75. urteurrena
Bihar arratsaldez ospatuko dau HOAC mobimentuak bere 75. urteurrena ospatzeko antolatu dituan jardueretako bat. Bihar bertan ospatzen da, gainera, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 57. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 37. urteurrena. HOACen historian ezinbesteko izan diran gizon bi honeek gogoratuko dabez arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan esker oneko Eukaristian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea izango da buru ospakizunean eta eleizbarrutiaren web orrialde honetatik zuzenean jarraitzeko aukera dago.