Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bake Topaketak bere ohiko zentzuna gordeko dau online izan arren

|   Komunikazinoa

Aurton pandemiaren eraginez, beste ekintza ugarigaz gertatu dan moduan, Bake Topaketaren formatoa aldatuko da. Online egingo da otsailaren 20an. Horretarakko, komunikabideen sailak bideo bat ipiniko dau ikusgai egun horretarako izena emoten daben pertsona edo taldeentzat. Bideoan on Joseba Segura gotzainak ondo etorria emongo dau eta Galo Bilbaok Elizbarrutiko bake eta adiskidetze esparruko ardurdaunak jardunaren dinamikea aurkeztuko dau. Bideoan lekukotza bat batzen da eta biktima batzuk be aurrera begirako asmo batzuk azalduko dabez. Ekimena otoitz labur bategaz amaituko da.

Jardunaldian parte hartzeko korreo elektroniko bat egokitu da: pazyreconciliacion@bizkeliza.org