Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alkar zaintzearen garrantzia gogoratuko jaku Gaixoaren Munduko Egunean

created by On Joseba Segura gotzaina izango da buru katedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristian |
|   Komunikazinoa

Gaur, Gaixoaren Munduko Egunez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea izango da buru Santiago katedralean ospatuko dan eta web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu daiteken Eukaristian, 19:00etan. Laura Etxebarria Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak egun honen inguruan Eleizbarrutiari bialdu deutsan oharrean azaltzen dauanez, “Alkar zaindu daigun” goiburua aukeratu da aurtengo ekitaldirako, “alkarren ardura izan behar dogula gogoratuz, pandemiak, era mingarrian, argi eta garbi erakutsi deuskunez”. 

Gure Eleizbarrutian, makina bat lagunek dihardu osasunaren arloan buru-belarri jarduten. Azken urtean argi ikusi danez, ezinbestekoa da euren presentzia ospitaleetan non arreta eta akonpainamendua eskaintzen daben kapilautzen edo boluntarioen bidez. Eleizbarrutiak, egun honetan, eskerrak eta zorionak emon gura deutsez gaixo dagozan guztiei lagun egiteagaitik eta gorputz eta arima euren alde aritzeagaitik.

Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatzi dauan mezuan esan dauanez, “guztiz hedatuta dagoan pandemia honek osasun-sistemen urritasun ugari eta gaixoen arretan gabezia asko agertzera emon deusku. Adinekoek, ahul eta kaltebera, beti ezin dabez tratamentuak jadetsi eta, askotan, ez dago bardintasunik tratamentuok eskaintzean”.

Kanpainako lagungarriak, hemen.