Aurton, Bizkaian HOAC mobimentua martxan jarri zaneko 75. urteurrena ospatuko da eta gure Eleizbarrutian ospatuko diran ekitaldien inguruan be jardun eben. Urteurren hau dala-eta, Eleizbarrutiko Batzordea Gotzain Kontseiluaren saio batean be izan da eta bertan landutakoaren barri be emon eben batzar nagusian. Batzarraren amaieran, deialdia egin jaken HOACeko militanteei, Ekintza Katolikoko gainerako mobimentuakaz batera egingo dan Garizuma aldiko erretiroan parte hartu daien. Egun horretan, arratsaldez, Rovirosa eta Malagon HOACen lehenengo sustatzaileak gogoratuko dabez Santiago katedralean, 19:00etan eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizuna, zuzenean eskainiko da web orrialde honetan.
Barritzeak
Aurton, Bizkaiko HOAC mobimentuko eleizbarrutiko batzordeko hiru kargu barrituko dira: ordezkaritza, kotseilaritza eta alkarte bizitza. Batzar nagusian proposatu ebezan prestasuna erakutsi daben pertsonak eta honeek laster egingo dabe alkarte bereizketa.