Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Aro merkantilista honetan, pertsonak be salerosi egiten dira”

created by Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Gogoeta eta Otoitz Eguna |
|   Komunikazinoa

Maria Francisca Sanchez Vara Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzan Azpibatzordeko zuzendariak berbaldia eskainiko dau online azaroaren 16an, Deustuko Unibertsitatean, Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta. Eleizak gaur ospatzen diharduan Pertsonen salerosketarena urkako Munduko Gogoeta eta Otoitz eguna dala-eta, pertsonen salerosketaren inguruan jardungo dau. Eleizbarrutiko aldizkariari eskainitako alkarrizketan, hainbat datu eskaini dau horren inguruan, besteak beste, esanez: “interes ekonomikoa erabakigarria da negozio hau egon daiten, kostu oso txikiak eta irabazi ikaragarriak ditualako, esplotazino eta esklabotasunaren kontura”.

Joan dan eguaztenez, otsailak 3, Santiago katedraleko klaustroan aurkeztu zan argazkien erakusketan argi eta garbi ikusten dira gaurko egunez gogoratu eta agertzera emon gura dan XXI. gizaldiko esklabotasun honek makina bat pertsonarengan izten dauan arrastoa, batez be emakume eta neskatoengan. Migrazionetarako Gotzain Batzordeko Idazkaritzatik sutatutako erakusketa honek “itxaropenari ateak zabaldu gura deutsaz, egon badago-eta bizi eta etorkizunik esplotazino eta salerosketatik kanpo”, Maria Franciscak erakusketa aitatzean adierazo dauanez.

Erakusketa ibiltari hau Deustuko Unibertsitateko klaustrora lekualdatuko da otsailaren 10ean eta otsailaren 24ra arte ikusi ahal izango da.