Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hurrengo hiru domeketan Laukizitik emongo dabe meza ETB1ean

created by Goizeko 10:00etan |
|   Komunikazinoa

Bihar, otsailak 7 eta hurrengo domeka bietan –otsailak 14 eta 21-, Laukizeko San Martin parrokiatik emongo dabe Eukaristia ETB1ean, goizeko hamarretan. Iñaki San Nicolas eta Mateo Larrauri fraile klaretarrak izango dira buru ospakizunetan. Parrokiako abesbatzak girotuko dau liturgia eta Jose Antonio Uriartek joko dau organoa. Lontzo Zugazaga abadeak egingo dau aurrerantzean joan dan azaroan hil zan Angel Mari Unzuetak Eukaristiaren aurretik egiten eban sarrera eta, kasu honetan, Uribe-Butroi eskualdean dagoan udalerriaren alderdi sozial, artistiko eta erlijiosoen inguruan jardungo dau.

Hogeta hamaika urte bete dira ETB1 kate euskalduna, Bilbao, Donostia, Gasteiz, Iruña-Tutera eta Baionako Eleizbarrutiakaz koordinatuta, domekaz Eukaristiak emoten hasi zanetik.

Aurreko hiru domeketan, Baionako Eleizbarrutiaren txanda bete da, mezak Senperetik emonez eta orain, Bizkaiko Eleizbarrutiak burutuko dau berea.

Meza domekero web orrialde honetan

Osasun krisia hasi zanetik, Bilboko Eleizbarrutiak domekero emoten dau zuzenean, Luis Alberto Loyo deana buru dala, eguerdiko hamabietan Santiago katedralean ospatzen dan Eukaristia. Emonaldia, web orrialde honen bidez, eleizbarrutiaren ‘youtube kanalaren’ eta Telebilbao katearen bidez izaten da.

Laukizeko San Martin eleiza