Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Datorren astean, On Joseba Segura gotzainaren hainbat berbaldi, “Fratelli Tutti” entziklikari buruz

created by Aita Santuaren deia Giza Senidetasunaren egunarekin bat egin daigun |
|   Komunikazinoa

Gaur ospatzen dogu Giza Senidetasunaren Nazinoarteko Lehenengo Eguna. Nazino Batuen Batzar Nagusiak deitutako egun honetan, hauxe gogoratu gura da: orain dala urte bi Frantzisko aita santuak eta musulman sunnien erreferentzia nagusi eta Al-Azharreko iman nagusi dan Ahmad Al-Tayyebek Munduko Bakearen eta Alkarbizitzaren aldeko Giza Senidetasunari buruz sinatu eben agiria. Orain dala hilebete batzuk Fratelli Tutti entziklika kaleratu eban Frantzisko aita santuak ospakizunagaz bat egiteko esan dau. Bere aldetik On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak Fratelli Tutti entziklikari buruzko berbaldiak emoten dihardu Eleizbarrutian eta datorren astean Portugaleten (otsailak 10, eguaztena, 19:00etan), eta Zaldibarren (otsailak 12, barikua, 18:00etan) izango da.

Bestalde, `Adiskide eta Senide- Comunidades Acogedoras´ deritxon Garizumako kanpainan be on Joseba Segurak entziklikaren inguruko hausnarketea egingo da eta webgune honetan bertan jarriko da.

Joan dan abenduan Giza Senidetasunaren Nazinoarteko Lehenengo Eguna ezarri eban NBEaren ebazpenean “talde erlijioso guztien arteko alkarrizketak gizadi osoari dagokiozan balioak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko egin daiken ekarpena” autortzen zan. “Hauxe izan daitela gure gaurko otoitza eta urteko egun guztietako konpromisoa”, eskatu dau Aita Santuak.

 

 

On Joseba Segurak Gernikan emon eban entziklikaren inguruko lehenengo berbaldi publikoa, azaroan.