Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Joaquin Perea: “Laikotza, ezinbestekoa da”

created by Eleizaren ministerio-senari buruzko bere liburuaren aurkezpenean |
|   Komunikazinoa

Goizean aurkeztu dabe Bilbon “Un giro radical. Ministerialidad e institución en la Iglesia del siglo XXI”, Joaquin Perea eleizbarrutiko abadearen liburua. Pereak laikotzaren erantzukizunaren garrantzia nabarmendu dau. Bere esanetan, “funtsezkoa da kristau ororen bateoaren garrantzia bultzatzea, kristauak, bateo horren eraginez, gizon eta emakume zoriontsu lez agertu behar daualako nahitaez, Jesusek emoten deutso-eta zoriontasun hori eta berak gainerakoei kutsatu behar deutse. Laikotza, ezinbestekoa da bidegurutze honetan”.

Joaquin Pereak bere liburuaren aurkezpenean adierazi dauanez, gaur egungo kristau alkarteko kide guztiek kontuan hartu behar dabe gizarteak, orain dala 50 urteko kulturagaz zerikusirik ez dauan euskal kulturak aurkezten deuskun erronka: “Kristau alkarteari berari be aldatzea eskatzen deutso, askotariko zerbitzuak egon daitezan. Holan, esate baterako, abade gitxi egotearen kontuari buelta gehiago emon barik, alkarteetan zerbitzariak izatea izan behar dogu helburu, hau da, benetako kristau sena emoteko eta gaurko munduan Jesusen barri ona iragarteko gaitasuna daben pertsonak egotea da garrantzitsua”.