Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleiz Museoko eta Bilboko Arte Ederren Museoko artelanen arteko alkarrizketa

|   Komunikazinoa

Bilboko Eleiz Museoak eta Arte Ederren Museoak batera garatuko daben lankidetza-hitzarmena sinatzeko eta aurkezteko ekitaldian On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak esan dauanez, museo bietako artelanen arteko “alkarrizketak” Bizkaiko ondarea beste era batera irakurteko baliagarri izango da, “gizarte, ekonomia eta kultura testuinguru anitzetatik etorritako lanekin hartu-emonean jarriko” daualako. Datozan bost urteetan garatuko dan hitzarmenak, gotzainaren esanetan, “gure kultura ondarea agertzera emoteko eta beste ikuspuntu batetik ikusteko” aukera emongo dau". Gauza bera esan dabe Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak. Agerraldia, datorren udan erakusketa eskainiko jakon Luis Paret eta Alcazar margolariaren lan baten aurrean egin dabe.

Eleiz Museoak 60 urte bete ditu “Bizkaiko Lurralde Historikoko Bilboko Eleizbarrutiko ondasun artistiko higigarriak zaintzeko” helburuagaz sortu ondoren. Bilboko Arte Ederren Museoagaz hitzarmena sinatuz ospatuko dau, beraz, urteurren esanguratsu hau.

Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak adierazo dauanez, Eleiz Museoan gordeten dan ondareak hiru ezaugarri nagusi ditu: “erlijiosoa da, kultura aldetik garrantzitsua da liturgia, debozino eta ebanjelizazinoari dagokionez dauan balioagaitik eta ‘bizkaitarra’ dala, hau da, Bizkaian egindako edo, nahiz eta Bizkaitik kanpo egin, Bizkaiko eleizetarako egindako piezak diralako”

Bilboko alkatea erakundeen arteko hitzarmen honen garrantzia azpimarratu dau eta Gorka Martinez BBKko zuzendariak erakundearen poza adierazi dau, honako hau artea bizkaitarrei hurreratzeko bide ona dalako.