Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Deigarri izan barik arrastoa izten eban” Ricardo Lopez Busto abadea hil da

created by Goian bego! |
|   Komunikazinoa

Eguaztenez hil zan Bilbon, 89 urteko zala, Ricardo Lopez Busto abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokian.

Lopez Busto Burgoseko probintziako Buston jaio zan 1931.eko irailaren 21ean eta 1957an egin zan abade Burgosen. Artxidiozesi horretako Torme parrokian parroko lez jardun ondoren, 1973an Bilbora etorri zan bere familiagaz batera. Urte asko emon ditu Otxarkoagan, abade-etxean biziz eta bere arreba Solegaz (Berrizko Mesedetakoa) batera, katekesiko arduradun izan da. Eskolak be emon ditu Trueba ikastetxean eta hainbat egoitzatan lagundu dau, azkenean, Bordeleko Familia Santua alaben egoitzan –Itxaropenaren Ama klinika.

Otxarkoagan Ricardogaz egon zan Jesus Alvarezen esanetan, “jatorra zan, adeitsua, trebea, apala, ez zan kexatzen eta ez eban ezer kritikatzen. Deigarri izan barik, arrastoa izten eban”. Abade lagunek esaten dabenez, Lopez Bustok Bilboko koralean abesten eban eta azkenaldian San Bizente abade-etxean bizi zan eta “oraindik abestu egiten eban, musera jokatu eta bere bihotzean otoitz egin Santa Kasildari”.