Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘The Economy of Francesco’ nazinoarteko topaketaren hasiera

created by On Joseba Segurak be parte hartu eban prestaketa-saioen ostean martxoan egitekotan ziran eta pandemiaren eraginez atzeratu zan |
|   Komunikazinoa

Gaurtik –azaroak 19- zapatura arte –azaroak 21- Frantzisko Aita Santuak martxoan Asisen egiteko deitu eban eta pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dan The Economy of Francesco nazinoarteko topaketa ospatuko da online. Nagusi dan sistema ekonomikoaren aldaketa bultzatuko dauan eta, Frantzisko aita santuaren beraren esanetan, “biharko ekonomiari arima emongo deutsan” mundu-mailako hitzarmena lortzea da ekitaldi honen helburu nagusia. On Joseba Segura Bilboko gotzain laguntzaileak Laudato si’, ekonomia eta finantzak” gaiari buruzko mintegian parte hartu eban otsailean Asisen, Banka Etikoa Taldearen (Fiare-Banka Etikoa eta Finantza Etikoak Fundazinoa) eskutik, martxorako aurreikusitako eta, azkenean, egunotan online formatuan ospatuko dan “Frantziskoren ekonomia” ekimenari ekarpena egiteaz batera, jardunaldia prestatzeko.

Bilboko laguntzaileak “Laudato si’, ekonomia eta finantzak” mintegian parte hartu eban, besteak beste, aditua dalako Eleizaren Doktrina Sozialean eta Ekonomian eta ibilbide luzea burutu izan daualako Caritasen –Bizkaian zein Ekuadorren-eta Fiare Banka Etikoa ekimenaren sustatzaile dalako.

Era berean, azaroaren 29an, Arrasateko Kooperatiba-esperientziaren bultzatzaile nagusi izan zan Jose Maria Arizmendiarrieta Beneragarriaren heriotzaren urteurrena ospatuko da (+1976). Hauxe inoan berak: “Iraultza ekonomikorik izango bada, morala izango da, bestela ez da iraultzarik izango. Iraultza moralik izango bada, ekonomikoa izango da, bestela ez da iraultzarik izango”. Hori dala-eta, ekitaldia ospatuko da “zoom” bidez, datorren eguenez –azaroak 26, arratsaldeko 18:30etan, ondorengoen parte hartzeagaz: Isaías Hernando Komunio Ekonomiaren nazioarteko presidentea, Leire Bilbao Innobasqueko Zuzendari nagusia eta Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Fundazinoko presidentea. ‘Zoom’ bidez ekitaldi honetan parte hartu gura dauanak cgandoin@idtp.org helbidera idatzi leike. Esteka jasoko dau eta bertan klikatzea nahikoa izango da Mintegian parte hartzeko.

 

 

Peru Sasia, On Joseba Segura gotzain laguntzailea eta Patxi Alvarez de los Mozos