Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Imanol Atxalandabasoren diakonogintza datorren domekaz

created by Arratsaldeko 19:00etan, zuzenean, web orrialde honen bidez |
|   Komunikazinoa

Datorren domekaz, azaroak 22, gaur egun Seminarioko prestaketa aldian hirugarren fasean dagoan eta kurtso honen hasieratik Durangoko Pastoral Barrutian (PB) laguntzen diharduan Imanol Atxalandabaso eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan hasiko dan eleizkizunean. Aurreko kurtsoan, Ermua eta Mallabian egon zan, besteak beste Jaunaren Eguneko ospakizunetan laguntzen. Ospakizuna zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez.

Domekakoa, urrats garrantzitsua izango da Imanolen bokazino ibilbidean. Orain dala egun batzuk, Comunicación / Alkarren Barri eleizbarrutiko aldizkarian azaldu ebanez, esker ona da beste guztiaren gainetik azaldu gura dauana: “Jaunari, lehenengo eta behin, bokazinoaren opariagaitik eta nire bidean jarri dituan lagunengaitik, eta baita Jainkoaren Erreinua agertzera emotean lankide izan dodazan pertsona guztiei be”.

Imanolen esanetan, bakea eta ilusinoz betetako poztasuna sentitzen ditu bere urrats honek beste batzuengan eragiten dauan berariazko eta ageriko zorionagaitik. Erantzukizun handia be badala autortzen dau eta horrek bertigo apur bat emoten deutsala, “baina adore emoten deust bizitzan eta egitekoan bakarrik ez gagozala sentitzeak, jaunak gidatzen daualako ontzia esku sendoz eta errukitsuz. Aldi berean, zoriona eragiten deust, Seminarioan hezitzaileek eta anaiek lagunduta, bereizketa aldia bizi ondoren, emoteak, hau da, nork bere burua emoteak, esan gura dauana osotasun betean ulertzeko bidean urrats esanguratsu hau emoteak”.

Imanol Atxalandabaso