Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Santurik bilatuenen” atzetik

|   Komunikazinoa

Eleiz Museoaren, Eleizbarrutiko Artxiboaren eta Labayru Fundazinoaren eskutik ‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkarian argitaratu genduzan eta orain berreskuratzen dihardugun ibilbideei dagokienez, azkenera heldu gara. Gaur bizkaitarrek debozino gehien deutsen –Eleiz Museoan eurei buruz asko galdetzen dabelako, besteak beste- santu eta santak dagozan lekuetara joko dogu. Fatimako Ama Birjinaren irudia dagoan lekuetan hasiko da ibilbidea: Durango, Bermeo, Lemoa, Areeta, Gordexola, karrantza eta Enekuri. Santa Ritaren inguruan be jakin-min handia izaten dau jenteak, eta honen irudia San Jose de la Montaña eleizan (Bilbao), Olabeagan (Turtzioz) eta Bermeon aurkituko dogu. Gero, San Kristobalen, San Ramonen, San Mamesen, San Judas Tadeoren bila joango gara. Badakizu non dagozan euren irudiak?

Ibilbide osoa, hemen.