Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bihar, diakonoen eguna ospatuko da

created by Gotzain laguntzailea izango da buru Eukaristian, Begoñako Gogarte Etxean, 19:00etan |
|   Komunikazinoa

“Jainkoaren familiaren zerbitzari” goiburuaren haritik, bihar –urriak 4, domeka-, Asisko San Frantziskoren egunez, diakonoen eguna ospatuko da gure Eleizbarrutian. Bizkaian, ministerio ordenatu honi dagokionez, 9 diakono dagoz, 3 hautagai eta hautagai izan daitekezan beste bost lagun. Bihar, diakonoak eta euren familiak On Joseba Segura gotzain laguntzaileagaz alkartuko dira eta Eukaristia ospatuko dabe Begoñako Gogarte Etxean, 19:00etan.

Joan dan maiatzean Frantzisko Aita Santuak mundu osoko Eleizari diakonoen alde otoitz egiteko egin eutsan deia da diakonoen eguneko aurtego kanpainaren ardatz nagusia.

On Mario Izeta gotzainak egun honetarako idatzi dauan mezuan gogoratzen dauanez, “dianonoak ordenaren sakramentuaren bidez sagaratzen dira, hitzaren, altararen eta karidadearen zerbitzurako”. Gotzainak beste hau be adierazo dau: “Nire esker ona diakonoei eta euren familiei eskaintzagaitik eta diakono bokazinoa bihotz-zabaltasunez onartzeagaitik. Nire maitasuna eta esker ona gure Eleizbarrutiko diakono guztiei eta diakonotzaren ministerioa jasoteko prestatzen diharduenei”.

Eleizbarrutiko hainbat diakono On Mario Izeta gotzainagaz