Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Aizu Nº 79.Lan Duina, Eragile, Gizalegezko lanaren alde. Prest zagoz?

Urriaren 7an ospatuko dogun Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko eguna.

Adiskideok:

#Eragile, gizalegezko lanaren alde. “Eleiza, gizalegezko lanaren alde” ekimenetik goiburu hori aukeratu da datorren urriaren 7an ospatuko dogun Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko egunerako.

COVID-19a, eragindako egoerak agerian itzi dau laneko behin-behinekotasuna eta gizon eta emakume askori eskubideak ez jakozala onartzen ikusten da.

“Aizu!!!” agerkariaren azken ale honetan hainbat datu jasoten eta azaltzen da eta eragile izateko, mobitzeko dei egiten da. Langileen duintasunaren aldeko “iraupen-lasterketa” honetan kilometroak batu gura doguz.

Ibilteko, korrika egiteko edo pedalei eragiteko dei egiten deutsuegu eta senide, lagun eta lankideei… ekimenagaz bat egiteko gonbitea egin deiezuen, alkarregaz gizalegezko lanaren aldeko kilometroak batu daiguzan. Prest zagoz? Bialdu argazkiak eta egin dozuezan kilometroak. Eskerrik asko!

 “Aizu!!!” agerkariagaz batera, dortsalak eta urriaren 4rako liturgia lagungarriak jarten doguz zuon esku.

Erantsitako artxiboetan aurkituko dozuez kanpainaren agiri guztiak.

Eskerrrik asko eta agur bero bat!

 

Maite Valdivieso Peña

Langile Pastoraltza

2020ko iraila

Dagokiozan artxiboak :