Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna. 2020

|   Migraciones

«Como Jesucristo, obligados a huir» / «Jesu Kristo bezala, ihes egitera behartuak»

Bilbao, 2020.eko irailaren 7a

Adiskideok:

Kurtso barriari ekingo deutsagu egoera barri eta aldakorrean, egitasmo barriak pandemia geldiarazteko prebentzino- eta segurtasun-neurriez inguratuta garatzeko asmoagaz. Zailtasunak zailtasun, itxaropenez jardun nahi dogu egoera benetan okerra bizi daben pertsonen aldeko zerbitzu eta konpromisozko aldi barri honetan.

Aukera barria dogu aurrez aurre konpromiso horri erantzuteko, Aita Santuak irailaren 27an ospatuko dan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunerako egiten deuskun deiari erantzunez. “Jesukristo lez, ihes egitera behartuak” goiburuaren haritik, Aita Santuak zera eskatzen deusku: “COVID-19aren pandemiak larritu egin dauan herrialdeetako barruko baztertutakoen egoera larriaren, askotan ezkutukoa dan zoritxarreko egoeraren aurrean” erantzuna emon daigula.

Etorkinak hartzeko, babesteko, sustatzeko eta gizarteratzeko proposamenak gero eta indar eta zentzun gehiago dau errealidade honi erantzunez. Geure egiten dogu proposamena eta adore emoten deutsegu gure alkarteei etorkinen aldeko konpromisoa biztu daien. Aita Santuak bere mezuan dinoanez, “euren aurpegietan, gose, egarri, biluzik, gaixo, atzerritar eta preso dan eta gure erantzunaren zain dagoan Kristoren aurpegia autortu behar dogu”.

Guzti hau dala-eta, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik Migrazinoetarako Pastoraltza eskaintzen deutsuegu. Akonpainamendurako eta migrazinoen eremuan sakontzen eta urratsak emoten lagunduko deuskuen jardueren garapenerako bitarteko izan gura dau. Honako honegaz batera, hilean behin, hurrenez hurren Bilboko San Anton eta San Luis Beltran parrokietan egiten diran Afrikako eta Hego Amerikako alkarteen ospakizunen egutegia bialtzen deutsuegu, alkarteetan horren barri emon eta parte hartzea sustatu daigun.

 Agur bero bat,

Manu Moreno

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaria

 

Erantsitako dokumentazioan aurkituko dozue barri gehiago.

Dagokiozan artxiboak: