Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gorren eta gor-itsuen pastoraltza bizi-bizi Eleizbarrutian

created by Zeinu-hizkuntzaren Nazinoarteko Astea |
|   Komunikazinoa

Gaur hasten da Zeinu-hizkuntzaren Nazinoarteko Astea. Aurton, indarrean dagozan osasun baldintzen eraginez jardueren egutegia murriztu egin dabe. Dana dala, gure Eleizbarrutian pastoraltza hau bizi-bizi dago eta partaideek etzi La Casilla pabiloian ospatuko dan ‘Goazen’ kurtso hasierako ekitaldian parte hartuko dabe era telematikoan. Aitatutako jarduera hori arratsaldeko seietan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da on-line www.bizkeliza.org eleizbarrutiko web orrialdean.

Gorren eta gor-itsuen Bizkaiko pastoraltzan parte hartzen dauan hainbat lagun Eleizbarrutiak Plaza Barrian dauan egoitzan alkartuko dira (Barria eraikinean) eta kurtso hasierako jarduera handik jarraituko dabe Gorren eta Gor-itsuen Pastoraltzarako arduradun dan eta zeinu-hizkuntzaz pabiloian gertatzen dan guztia itzuliko deutsen Sergio Buiza abadearen laguntzagaz.

2020-2021 kurtsoa

Sergio Buizak azaldu dauanez, kurtso honetarako egitaraua prestatzen dihardue eta aurtengo katekesiaren eguna aldatu egin dala eta aurrerantzean eguenez, 17:00etatik 19:00etara, Barriako lokaletan izango dala dino. Eta kurtsoan zehar, unean-unean indarrean diran segurtasun arauak ezarriz eta betez garatuko diran gainerako jardueren barri emongo dabela be esan dau.