Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Katekesia martxan

created by Lehenengo Jaunartzeak prestatzeko |
|   Komunikazinoa

Joan dan astean, Eleizbarrutiko hainbat lekutan katekesia jarri zan martxan Lehenengo Jaunartzeak prestatzeko. Asteburu honetan ospatu dira Lehenengo Jaunartzeak hainbat parrokiatan eta irailean eta urrian ospatuko dira leku gehienetan, maiatzean eta ekainean osasun-alarmaren eraginez atzeratu behar izan ebezan ospakizunak. Kurtso honetan egin daitezan ospakizun eta jarduera guztietan kontuan hartuko dira Bikaritza nagusiak 2020.eko irailaren 4an kaleratu ebazan Oinarrizko jarraibideak Eleizbarrutiko parrokietan eta erakundeetan pastoral jarduerak garatzeari begira (hemen).

Datozan asteetan ekingo deutse katekesiari gainerako kurtsoetako neska-mutikoek. Honako honegaz batera ikusi daitekezan argazkietan datozan asteburutik aurrera, hau da, irailaren 13tik urriaren 4ra, Lehenengo Jaunartzea egingo daben Deustu Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko hainbat talde agertzen da.

 

 

Deustu Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko taldeak