Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Oinarrizko jarraibideak Eleizbarrutiko parrokietan eta erakundeetan pastoral jarduerak garatzeari begira

|   Komunikazinoa

Gaur, irailak 4, Bilboko Eleizbarrutiak parrokietan eta erakundeetan pastoral jarduerak garatzeari begira kontuan hartu behar diran oinarrizko jarraibideak jasoten dituan agiria kaleratu dau. Agirian adierazoten danez, “pastoral jarduerak ez dau etenik pandemia aldian, egoerak pastoralgintzan asmamena sustatzea eskatzen badau be. Pastoral Barruti edota parrokia bakotxak zehaztuko dau ze jardueratan eutsiko deutsan bide birtualari eta zertan deituko dituan batzarrak”. Gaur egun bizi dogun osasun-egoera eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2020.eko abuztuaren 19an ataratako aginduaren arabera indarrean dagozan arauak kontuan hartuta, arren eskatzen jake arrisku-taldeetan dagozan pertsonei arrisku hori gehitzea ekarri daikien jardueretan parte hartu ez daien. Agiri osoa, hemen.

Honeek dira, besteak beste, pastoral ekiturte honetan kontuan hartu beharko doguzan arauak: 6 urtetik gorakoek maskara nahitaez erabili batzar eta jarduera guztietan; lagun arteko metro erdiko gitxieneko tartea guztientzako eremuetan, bulegoetan eta batzar-geletan; eskuak garbitzea; jente-kopuru mugatua batzar-geletan (gehienez %60a); erregistroa parrokian, jarduera edo batzarren batean parte hartu daien pertsonen datuak eta kontaktua jasoz; gehienez 90 hamar minutuko iraupena daben batzarrak; materialak eskuz esku ez erabili, e.a. Arau guztiak esteka honetan.