Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zapatu berezia Gordexola eta Balmasedako eleiztarrentzat

created by `Trino´-ren agurra eta beatoaren jai kanonikoa |
|   Komunikazinoa

Zapatu honetan, abuztuak 29an, Gordexolan San Juan eguneko jaien barruan, inguruan 12 urtez parroko modura jardun dauen Trinitario Alvarez `Trino´ren agurreko elizkizuna egin zan. Jubilau egiten dala-ta, lekukoa hartu deutsie Oscar Gonzalez parrokoak eta Alberto Jaimez, diakonoak. Ezaugarri berezi bi egon ziran ospakizunean: ebanjelioen esku aldatzea eta sagrarioaren giltzen emotea. Kerman Lopez lurraldeko bikarioa egon zan bertan eliztarren alkartearekin batera.

Balmasedan herriko abadea 12 urtez izan zan eta gerra zibilean erahil eben Pedro Asua y Mendia beatoaren aldeko elizkizuna egin zan zapatuan bertan be. Pandemia hasi danetik ohikoa bihurtu dan moduan, etxeetan ospakizuna jarraitzeko modua eskaini eben parrokiatik ospakizuna youtube bitartez emonaz.

`Trino´- ren agurreko ospakizuna