Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Abadegaiak gotzainagaz batera erromesaldian

created by Barikura arte, irailaren 4ra arte |
|   Komunikazinoa

Abuztuaren amaieran azken urteotan erromesaldia egiten dabe abadegaiek eta Seminarioan dagozan hezitzaileak gotzainagaz batera. Gaur urten dabe aste beteko txangoa egiteko Kantabria, Asturias, Leon, Valladolid eta Palentzian amaitzeko. Oviedo eta Valladolideko gotzainakaz. on Jesus Sanz eta on Ricardo Blaquezegaz ospatuko dabez mezak lurralde horreetara iristean.

Erromesaldia gaur bertan hasiko dabe `Kurutzearen estelaren atzetik´. Izenburu hori jarri deutsie egingo daben txangoari. Izan be, kurutzeagaz lotutako hainbat leku bisitauko dabez. Gaur Liebanako (Kantabria) Santo Toribio monastegira joango dira. Han Liebanako beatoaren lanak dagoz eta Jesus hil eben Kurutzearen erlikia zatirik handiena gordetzen dan tokia dago. Arratsaldez Oviedoko seminariora helduko dira. Bihar, irailaren 1ean Oviedoko katedrala eta San Pelayoko monja beneditarrak bisitauko dabez. Arratsaldean Covadongako santutegia bisitauko dabe eta bertan Oviedoko gotzaina buru dala mezea ospatuko dabe. Handik Leonera, Valladolid eta Palentziara. Valladoliden on Ricardo Blazquezegaz ospatuko dabe mezea `Gran Promesa´ deritxon santutegian. Bariku gabaz helduko da taldea Bilbora.