Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gaur ez da mezarik ospatuko Gaztelugatxeko Donienen

created by San Juan Doloz eguna |
|   Komunikazinoa

Gaur Eleizeak San Juan Doloz eguna ospatzen dau. Jai handia izaten da Bakio eta Bermeoko eleiztarrentzat. Izan be, egun hau ekainean ospatzen dan San Juan Bateatzailaren jaiagaz batera izaten da sinisdun gehien batzen dauazan eguna ermitan. Ekaineko erromesaldian mezak goizeko sei ta erdietatik aurrera orduro egoten dira eta gaurko honetan ohikoa da meza bi ospatzea. Aurton, baina pandemia dala-ta Bermeoko fraileek zein udaletxeak eta inguruan zaindu eta babesten arduratzen diran boluntario alkartekoak mezak bertan behera iztea erabagi dabe. "Badaezpada, eleizea txikia dalako".

Penaz dagoz boluntario taldekoak mendeetan mantentzen diharduen erromesaldiaren eta mezen ohiturea gaur ezin izango dalako bete. Dana dala, egoerea zein dan ikusita nahiago izan dabe bertan- behera iztea. Igaz meza bi egon ziran Bermeoko fraileak ospatuta, eurei jagoke hango eukaristien ardurea eta. COVID 19aren ondorioz azkenaldian erromesaldi ugari itxi behar izan dira bertan- behera, atzo Urkiolaraino Mañariak eta Abadiñok antolatzen dabenaren ingurukoa aitatzen genduan eta gaur, Gaztelugatxeko Donienekoa dator.