Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Javier Berasaluceren hiletea gaur Urdulizen

created by Arratsaldeko zortziretan, Andra Mari parrokian |
|   Komunikazinoa

Javier Berasaluce abadea atzo, abuztuak 27an hil zan Urdulizen. Igorren jaio zan 1939an. Abade 1965ean egin zan eta bere lehenengo zerbitzua Trianon egin eban. Ostean Uribe-Kostan egon da hil arte. Lehenengo Armintzan eta Lemoizen eta 1979etik Urdulizen.

Bere aldeko hileta elizkizuna bertan izango da gaur arratsaldeko 20retan. Borja Uriarte, inguruko abadeak dino beragaitik "txantxazalea eta hurreko personea zala".

Azkenaldian osasunez makalik ebilen arren, Javier Berasaluce ez zan kexa handirik egitekoa eta azkenaldian etxetik oso gitxi urtetan ebala dino Uriartek. Bere zerbitzu pastorala egin dauen lekuetan maitatua izan dan personea izan dala aipatzen dau baita be. Gaur azken agurra egingo jako Urdulizen. Goian bego.