Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Mañariak eta Abadiñok ez dabe errogatibarik egingo Urkiolara

|   Komunikazinoa

Koronabirusak agenda ugari aldatu dauz, besteak beste, gaurko eta biharko Mañaria eta Abadiñoko eliztarrek egiten izan daben erromesaldia Urkiolako santutegiraino. Aspaldiko ohitura erlijiosoa bertan behera geratu da aurton. Izurtzakoek be ez eben ospatu San Roke egunez egiten izan dabena. Abadiñoko udalak be bertan behera itxi dau jubilauentzat biharko egunez, meza ostean, antolatzen izan dauan bazkaria.

Ekainean hasten da errogatiben zikloa Aramaio eta Arratialdeko herritarrekaz eta aurton Arratiakoek baino ez dabe egin. Orduan be neurri oso zorrotzak hartuta eta musika, hamaiketako eta autobus barik. Gaur Mañarikoen txandea zan eta bihar, Abadiñokoena baina honeek be bertan behera geratu dira. Gauzak holan, datorren urtera arte itxaron beharko da aspaldiko mendeetatik datorren ohitureari berrekiteko. Errogatibak egiteko arrazoiak aldatu egin dira urteen joan-etorrian. Lehenago euria edo gaixoei aurre egiteko eskatzen zan eta azken urteotan sinisdunen alkarteak batzeko arrazoia izan dira. Aurton baina, ezin izango da holakorik ospatu.

Urkiolako santutegia (Argazkia: Felix Moreno)