Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Begoñako Santa Monika komentuko monja agustindarren ospakizunak egunokaz

created by Gaur Santa Monika eta bihar San Agustin |
|   Komunikazinoa

Gaur Santa Monika eguna da eta bihar, San Agustin. Begoñan dagozan monja agustindarrek egun bi honeek modu berezian ospatzen dabez. Gaur goizeko bederatzietan euki dabe mezea erlijioso agustindar bat buru zala. Bihar, arratsaldeko zazpiretan on Mario Izeta gotzaina egongo da bertan mezea eurekaz ospatzen. Bien bitartean monjek otoitzean eta lanean jarraitzen dabe euren ortuan eta eleizetarako formak prestetan.

Egunokaz zabalik eukiko dabe dendea monjek goizez 10etatik 13ak arte eta arratsaldez, 17etatik 18retara. Izan be, garrantzitsua da monjen alkarteentzat egiten dabezan produktuen salmentea euren biziraupenerako. Beste urte batzuetan abuztuaren 15eko Begoñako jaian saltzen egoten izan dira baina aurton, osasun egoera dala-ta debekua egon danez, ezin izan dabe joan. Santa Monikako monjek ez eze, Bilboko Elizbarrutian beste komentu batzuetan be dendea daukie: Derioko Artebakarran, Loiuko Laiñomendiko mesedeetako komentuan, Elorrioko dominikak eta Ziiortzako monjeek.

Santa Monikako komentuko monja bat euren ortuko tomate bat erakusten