Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hitzordu bi Enkarterrietan: Beatoaren jaia eta Trino abadearen agurra

|   Komunikazinoa

Zapatu honetan, abuztuak 29, hitzordu berezi bi daukiez Enkarterriko sinisdunek. Eguerdiko hamabietan, Gordexolan, Trinitario Alvarez abadearen agurreko mezea ospatuko da. Jubilau egiten da eta Bilboko abadeen egoitzara dator. Bestalde, Balmasedan, San Seberino parrokian Pedro Asua y Mendia beatoaren heriotzaren urteurreneko mezea ospatuko da arratsaldeko zortziretan.

Pedro Asua 1890eko abuztuaren 30ean jaio zan Balmasedan (Bizkaia) eta 1936ko abuztuaren 29an hil eben, gerra zibilean, Candina de Liendon (Cantabrian). Bere aita Isidro Luis de Asúa y Millán abokatua izan zan, Bilboko Abandokoa. Karlistadetan boluntario lanak egin ebazan Balmasedako esparruko epaitegian idazkari modura. Bere ama,Francisca Conde, Balmasedakoa izan zan. Pedro Asuak Urduñan egin ebazan lehen hezkuntzako ikasketak. 1906an batxilergoa eskuratu eban. 1906ko urritik 1914ko abendura arte arkitektura ikasketak egin ebazan Madrilen. 1915eko martxoaren 11an jaso eban arkitekto agiria eta urte berean, Bilboko Albia Koliseoko proiektuan sartu zan. 1917an Balmasedako Mendia eskolak egiten hasi zan eta 1920ko udazkenean amaitu ebazan. Urte horretan sartu zan seminarioan. 1924an Gasteizko Seminarioko proiektua agindu eutsen; beragaz batera Luis Diaz Tolosanari be emon eutsen lan hau egiteko ardurea. Gasteizko Eleizbarrutiko arkitekto zala hainbat lan egin ebazan. Getxoko Eskoletako proiektua egin eban, baita Areetako Nuestra Señora de los Angeles eskolak edo Gueñeseko Karidadeen Alaben Etxea zein Gasteizko San Kristobal eleizea. Errepublika sasoian hil eben bizkaitarraren gorpua Gasteizko seminarioko kaperara eroan eben 1956an. Beatifikazino prozesua 1964ko maiatzaren 14an hasi zan.

Pedro Asua y Mendia beatoa