Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ramon Billelabeitia, emigrazinoagaz eta lan munduagaz lotutako abadea hil da

created by Hiletea bihar, abuztuak 27, 19retan Getxon |
|   Komunikazinoa

1940an jaio zan Getxon eta bertan izango da bere aldeko hileta elizkizuna, bihar, arratsaldeko zazpiretan Andra Mari eleizan. Bordelen egin zan abade eta bertan egon zan luzaro, ea hogei urtez. San Paulo eleizako parrokoa izan zan eta bertara joaten ziran Portugal eta Espainiako migratzaileen kapelau modura jardun eban.

Behin Bilboko Elizbarrutira itzuli zanean, Sestaon egon zan eta bertan, JOC (Gazte Langile Kristauen) taldeetakoakaz euki eban zuzeneko loturea.

Lontzo Zugazaga bere ikaskide, lankide eta adiskideak barru-barruko agurra egiten deutso Ramoni. "Aparteko personea sentikorra, esker onekoa, edertasunaren maitalea eta bere herria eta Eleizea bene-benetan maitatu ebazana" izan zala dino. Seminarioan bere ikaskideak izan ziranek `el viejo´ deitzen eutsen. Orduko denporetan be arretea deitzen eban bere jasak. Zerbitzu isila eta eraginkorra "zarata askorik" atara barik beti be makalenen alboan. Caritaseko taldeakaz egindako lanak holan erakusten dau bere alderdi hori. Bestalde, Bordelen egin eban denporan be migratzaileakaz eta ahulenen alboan egon izan zan. Carlos Garcia de Andoin, Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak be zazpi urte egin ebazan Ramonen ondoan Sestaon. "Lan munduko gazteakaz egiten eban lan isila eta beti esaten eban eurak dirala beste gazte batzuk ebanjelizauko dabezana". Esker oneko personea Holan dino Lontzo Zugazagak. Eskerrik asko esaten eban sarri eta barru-barrutik ataraten jakon. Herriaren maitalea eta hizkuntza, zein gizarte zein politika mailako lorpenak txalotzen ebazana. Azken urteetan oinazeak jota egoan osasun arazoengaitik baina bere azken uneetan be, "ohe aurrean eukan kurutzatutako Kristogaz tarteka berba egiteko modua be ataraten ebala" inoan. Goian Bego, Egun handira arte.

Ramón Villelabeitia, goian bego.