Aita Santuak irailaren 27an Eleizeak gogoratuko dauan migratzailearen eta errefuxiatuaren egunari begira argitaratu eban mezuan be etorkinen egoera latza salatu eban. Jesus be migratzailea izan zala gogoratu eban eta kristinau modura ezin geinkela beste alde batera begiratu esan eban.
`Bizkaia Isilk´Bilbon egingo da bakarrik eta 10 personagaz, asko jota
created by Hileko azken eguazten modura gaur izango da 19:30etan |
|
Komunikazinoa
Osasun neurriak agintzen dabenez, 10 lagun alkartu ahal izango dira gaur Arriagako enparantzan 19:30etan egingo dan Bizkaia Isilik bilkuran. Persona guztien duintasunaren alde egiten dan bilkura isil hau Bilbon baino ez da egingo hilabete honetan. Gainontzeko herrietan irailetik aurrera hasiko dira barriro. Begoña Merak, Elizbarrutiko Migrazino Pastoraletik adierazo dauanez, oraindino be ikusgarri egiten jarraitu behar da persona askoren egoera latza. "Jenteak hilten jarraitzen dau pateretan. Persona askoren egoera latza salatzen jarraitu behar dogu". Herritarrei etxetik parte hartzeko eskabidea egiten jake: bost minutuko isilunea eginez eta kandela bat piztuz.