Alkarrizketan adierazoten dauanez pozik dago orain arte makalenakaz egin dauen ibilbideagaz. Argentinan egindako urtebeteko esperientziak hasebete dau. Orain Galizian, herriko parrokia baten eta presoei konpainia egiten dabil. Bizi izaten dabilena oso aberasgarria dala deritxo eta batez be mesedeetako ordenaren misinoagaz guztiz bat datorrena.
Mesedeetako Gernikako erlijioso baten testigantzea
|
Komunikazinoa
Atzo, San Bartolome egunez, Simon Rementeria mesedeetako erlijiosoa San Bartolome eleizan egon zan mezea ospatzen bere amagaz batera. Bizitza luzea dauka ordenaren barruan. 18 urte eukazala sartu jakon bokazinoa eta ordutik hainbat esperientzia bizi izan dauz. La Peña auzoan euki eban alkarteko lehenengo esperientzia. Han drogazaleakaz bizi izan zan. Madrilen, errefuxiatuen harrera pisu baten. Argentinan, Tukumanen, indarkeria ugari dagoan tokia eta beti be presoakaz batera. Ibilbide luzea azkenengoakaz.