Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzainak babesa eskatu deutso San Bartolomeri positiboek gorantza nabarmen egin daben egunean

|   Komunikazinoa

Gaur goizean mezea ospatu dau gotzainak Gernikako Errenteria auzoko San Bartolome eleizan. Pandemia barik gaur jaietako egun handia ospatuko zan bertan baina gaurko egoeran mezaren ospakizuna baino ez egoan egitarauan. Alkatea, Jose Mari Gorroño eta udaleko beste zinegotzi batzuk be izan dira mezatan. Bertan on Mario Izetak babesa eskatu deutsie San Bartolome eta San Rokeri, "une latz honeetan" eta "Jaungoikoa beti ondoan" dagoela gogorartu dau.

Mesedeetako monjen parrokia da Errenteriko San Bartolome. Euren ikastetxean ikasi eban txikitan gotzainak eta bertan izan da gaur egun handia ospatzen. Mezatan ez dira eleizako leku guztiak bete. Izan be herritarrek errespetu handiz hartzen dabilz azken albisteak. Positiboen kopuruak gorantz egin dau azken egunotan. Osakidetzak PCR probak egiteko eskatu deutsie 14ik 17ra gau giroko tabernetan ibili ziranei.