Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bilbao uria’ Nazinoarteko Organo-jaialdiaren 8. ekitaldia irailean, zapatuz

created by Bihartik aurrera eta leku mugatuakaz |
|   Komunikazinoa

Beste behin be “Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatuta, ’Bilbao uria’ Nazinoarteko Organo-jaialdiaren zortzigarren ekitaldia ospatuko da bihartik –irailak 5- aurrera hileko zapatu guztietan. Kontzertuak Indautxuko Karmeneko Ama eta Santutxuko Karmelo eleizetan, Begoñako Basilikan eta San Felicisimo eleizan ospatuko dira; lekuak mugatuta dagoz, indarrean dagozan osasun-meurrien arabera. Egitaraua osorik, hemen.

Lehenengo kontzertua bihar ospatuko da iluntzeko zortzietan, Indautxuko Karmeneko Ama eleizan, Madrileko Medinacelliko Jesus Basilikako organista titularra dan Jesus Ruizen eskutik. Irailaren 12an, Santutxuko Karmelo eleizan izango da kontzertua 20:45etan eta Tolosako Xabier Darrase lehiaketan lehenengo saria jaso eban Anne-Gaëlle Chanonek jardungo dau. Begoñako Basilikan ospatuko da irailaren 19ko kontzertua iluntzeko zortzietan, Vienako Beethoven Nazinoarteko Lehiaketa irabazi eban Valentin Fheodoroff protagonista dala. Azkenik, irailaren 26an, aurtengo jaialdiari amaiera emonez, Esteban Elizondo Donostiako Kontserbatorioko Organo-katedradun ohiak jardungo dau San Felicisimo eleizan, iluntzeko zortzietatik aurrera.

Begoñako Basilikako organoa