Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Txangoa Elizbarrutiko liburutegietatik, zaindariaren egunean

created by San Lorentzo eguna, Liburuzainen zaindaria |
|   Komunikazinoa

San Lorentzo eguna da gaur. Liburuzainen zaindaria, besteak beste. Hori dala-ta Elizbarrutian dagozan lau liburutegietatik txangoa egiteko konbitea egiten deutsugu. Euren arteko hiru Derion dagoz kokatuta, Seminario eraikinean: Euskal Biblioteka, Elizbarrutiko biblioteka eta Magisteritza Eskolakoa. Laugarrena, Teologia eta Pastoraltza Institutukoa, Bilbon dago. Behin Barrainkuan, egoitza bakarra eraikitzen danean, liburutegi guztiak bertan izango dira orain arteko modukoan, gizartearen zerbitzura eta Bilbon. Honen ganeko informazino osotuagoa hemen: sway.office.com/eOCNESrkLuc2nxH8.

San Lorentzo egun berezia izango da aurtongoa. Gure arteko herri askotan jaiak izaten dira eta gaur be ez dira faltako mezak baina horretaz aparte, gainontzeko egitarauak bertan behera geratu dira han hor hemenka. Zaindariari eskainitako eleizak edo baselizak aurkitu geinkez: Zaratamon, Erandion (Astrabudua), Marurin, Ermuan, Errigoitin (Metxikas), Orozko (Urgoiti), Gernikan, Diman, Arratzun... Liburuzainen zaindaria izatez gain, martiria ekonomoa be izan zan eta artxibozaina ere bai.

Elizbarrutiko liburutegia, Derion