Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Behin-behinekoz itxita egongo da Deustuko pasiotarren parrokia COVID-19a dala-ta

created by Eritzaintzan dagoan 90 urteko erlijioso batek positibo emon dau |
|   Komunikazinoa

Pasiotarren webgunean azaltzen dabenez aurreko barikuan, arratsaldeko zazpiretan, Basurtuko ospitalera eroan eben alkarteko Erizaintza arloan egoan 90 urteko erlijioso bat COVID-19ko PCR probea egin ostean positibo emon ebalako. Hori dala-ta Osakidetzaren aholkuak jarraituz, alkarteko kideei eta bertan lanean diharduenei gaur bertan probak egingo deutsiez eta ondorengo egunetan berrogei aldiari ekin beharko deutsie. Guztira 40 bat laguni egingo deutsie gaur lehenengo probea eta datorren astean, bigarrena.

Jesus Goikoetxea, alkarteko nagusiak dinoanez oraingoz itxarotea baino ez da geratzen eta behin behinekoz ez da ospakizun publikorik egongo San Felicisimo eleizan eta ez da parrokian harrera lekuan be inor egongo.