Persona maitatua izan da Isaac Totorika. Argi geratu da bere hileta egunean zein hurrengo egunetan be persona anonimo askok sare sozialetan bere alde onak nabarmenduz itxi dabezan mezu piloan. Ermuko parrokoak be, Alex Alonsok adierazi dauanez, hainbat telefono dei euki dauz bere aldeko mezea zein egunetan izango dan galdetuz. Oraindino ez dago datarik jarrita, baina behin zehazten danean emongo dabe ezagutzera parrokiatik.
Isaac Totorikaren aldeko mezea Ziortzan
created by Abuztuaren 20an, 12etan |
|
Komunikazinoa
Datorren abuztuaren 20an ospatuko da uztailaren 28an gaixotasun luze baten ondorioz hil zan Isaac Totorikaren aldeko mezea Ziortzan, bertako alkarteko lehenengo nagusia izan zan komentuan. Eguerdiko hamabietan izango da ospakizuna zister ordenarentzat hain garrantzitsua dan egunean, San Bernardoren jai liturgikoan hain zuzen be. Ermuan, bere jaioterrian be ospatuko da bere aldeko elizkizuna , baina oraindino ez dago datarik jarrita.