Aurton hiru udalerri barritan egozan aurreikusita organo kontzertuak: Ereño, Elantxobe eta Murueta. Honeek gainontzeko besteei gehitzen jakezan: Arratzu, Bermeo, Busturia, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Forua eta Mundaka.
Lumoko San Pedro elizan organo erabarritua
Aurtengo programazinoaren beste brrikuntzetako bat Lumoko San Pedro elizako organo zaharberritua ikusi eta entzuteko aukerea emotea zan. Organoaren barruko piezak erabarrituta dagoz baina oraindino kanpoko altzaria konpondu behar da eta horretarako Gondra-Barandiaran fundazinoak emon dau diru laguntzea.