Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola Bilbotik Deriora behin-behinekoz

created by Ikasturtea irailaren 1ean hasiko da kokapen barrian |
|   Komunikazinoa

Asteotan amaituko dira Derioko Seminario eraikinean egin beharreko egokitzapen lan guztiak datorren irailaren 1ean BAMeko ikasleek eskolak bertan hasi daiezen. Lehenago be Derion egon zan Irakaslego Eskolea 1973tik 1993ra eta bertan izango da harik eta Barrainkuako gaur egungo egoitzan eraikin barria eregi arte. Eskoleagaz batera bertako patioan dagozan palmera biak be eroango dabez Derioko Adiskidetasunaren Basora bertan landatzeko.

BAM-ek irailaren 1ean toki barrian hasiko dau 2020-2021 ikasturtea. Bilbotik Deriora joango da gaur egungo eraikina bota eta barri bat eraikiko dalako. Barrainkuan egingo dan eraikin barrian Irakaslego Eskolea ez eze Bilboko Elizbarrutiko beste erakunde batzuk be egongo dira. Kuriako bulego nagusiak eta pastoral arloko beste zerbitzu batzuk egongo dira eraikin barrian. Bien bitartean, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolea Derion egongo da osasun neurri guztiak bete daitekezan tokian: gela zabalakaz, kirol instalazino egokiakaz eta Adiskidetasunaren Basoaren berdegunean. 200 arbola baino gehiago landatuta dagozan baso honetan berlandatuko dira egunokaz Eskolako patioan dagozan palmera biak. Santiago Larrañaga Eskolako zuzendariarentzat garrantzitsua da irailean hasiko dan aldi barria. "Azken baten behin-behinekoz egongo gara guztiz ondo egokitutako toki baten baina Bilbora itzultzen gareanean gaur egungo beharrizanetara prestautako lekua eukiko dogu". Juan Manuel Secok, Elizbarrutiko Idazkari Nagusiak eraikin barrian egongo diran erakundeak Eleiz Artxiboa, Dokumentazino Zentroa, Liburutegia, Elizbarrutiko irratiak, Caritas, Labayru Fundazioa, Jakinbide Liburudendea eta Bilboko Elizbarrutiko komunikazino eta pastoal arloko erakundeak dirala aitatzen dau. "Hau guzti hau Bizkaitar guztien esku". Izena emoteko epea zabalik on line Aurre matrikulazinoetarako epea on line zabalik dago BAMen helbide elektroniko honetan: www.bam.edu.es

Derioko Seminario eraikina