Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko zaindaria jantzi zuriagaz bederatziurrenean

created by Abuztuaren 15eko jaia `apartekoa´ izango da aurton |
|   Komunikazinoa

Bederatzi egun falta dira abuztuaren 15eko jai liturgirako eta atzo XVI. mendetik datorren ohitura bati jarraituz, jantzi zuria ipini eutsen Begoñako `Amatxuri´. Aurton Bizkaiko milazak lagun batzen dauazan eguna apartekoa izango da. Gaueko erromesaldia bertan behera geratu da eta lehenengo orduko mezak, goizeko 4retakoa eta 5etakoa, be ez dira ospatuko. Guztira zortzi meza egongo dira bezperakoa be kontuan hartuta. Mezatara joateko aldez aurretik emon behar da izena horretarako egokitutako webgunearen sailean: www.bizkeliza.org. Bestela, telefonoz be deitu daiteke parrokiara eta izena emon:94 412 70 91 12:30etatik 13:30etara eta arratsaldez, 17etatik-1830etara astegunez. Eleizako ataria zabalik egongo da jai egunean bertan mezatara joan ez baina Amabirjinea ikusi edo otoitz egin gura dabenek horretarako erea euki daien.

Oraindino izena emon barik dagozanentzat aukerea dago toki libre batzuk dagozalako. Enrique Franco sakristauak adierazo dauanez, izan daiteke askok ez jakitea aldez aurretik emon behar dala izena. "Kasu horretan be, egunean bertan mezatara sartu gurean baletoz, eta leku libreak balegoz, nor agiria erakutsi beharko leukie segurtasun neurri modura", dino. Gaur hasi dan bederatziurrena eguneroko mezak amiatu eta gero egingo da goizeko 9etan, 11etan eta 19etan astegunez eta 10etan, 12etan, 13etan eta 19retan domeketan eta jai egunetan.

Amabirjinea eta Jesus jantzi zuriagaz