Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Itsasoan lan egiten dabenak gogoan Aita Santuaren abuztuko bideoan

created by Arrantzaleen bizimodu latza salatzen dau |
|   Komunikazinoa

Aita Santuak hilero argitaratzen dauan bideoan arrantzaleak eta orokorrean itsasoaren jira-biran lan egiten diharduenak hartzen dauz gogoan. Euren eta honeen familien alde otoitz egiteko eskabidea egiten dau eta era berean, daukien bizimodu gogorra salatzen dau irudietan. Bilboko Elizbarrutiak be gogoan hartu gura dauz pandemia honetan lehenengo lerroan egon diran eta dagozan arrantzaleak,sareginak eta itsasoa lanbide daben guztiak be.

Informazino zehatza atara dau news.va, Vatikanoko barriak argitaratzen dauazan webguneak. Bertan Frantziskoren bideoa ez eze, itsasoagaz lotuta dagozan lanbideetan dagozan lan baldintza gogorrak salatzen dira. Informazino guztia hemen. www.vaticannews.va/es.html