Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bermeoko Nazioarteko Musika Astea: artea eta alkartasuna batuta

created by Toki mugatua eleizan |
|   Komunikazinoa

Astelehen honetan hasi da Bermeon XXXV. Nazioarteko Musika Astea. Beste behin Andra Mari parrokian izango dira kontzerturik gehientsuenak arratsaldeko zortziretatik aurrera. Aurton osasun egoera dala-ta aldez aurretik eskatu behar da kontzertuetara joateko gonbidapena udaletxean. Lekua mugatuta dago eta ezin daitekez 180 lagun baino gehiago sartu. Aurton be Kolokoson (Kongo) monja karmeldarrek zuzentzen daben emakumeentzako hezkuntza proiekturako batuko da dirua kontzertuetan. Joan ezin dabenek aukerea daukie dirua emoteko Laboral Kutxan horretarako egokituta dagoan kontu zenbakian: Asociación Solidaridad Vedruna – SOLIVE ES 74 3035/0143/71/ 1430022307 .

Aurton be gorengo mailako musika kontzertuak egongo dira Bermeon. Andra Mari parrokia horretarako leku aparta da eta bertan izango dira guztiak, azken egunekoa izan ezik. Zapatuan Asteari amaierea emoteko kontzertua kalean egingo da eta horretarako ehun jarleku egokitu dabez udaletik.

Juan Jose Elezkano parrokoak parte hartzera doazenei zera dinotse: "Hartu ez eze, emoteko modua be jarri gura dogu. Horregaitik, beste behin, Kolokosorako proiekturako diru batzea egingo dogu".

Bizkaia Irratian, Alazne Zumeta Kultura zinegotziari egindako alkarrizketea entzun daiteke hemen egitarauaren barri emonaz.

[Translate to euskera:] Urna colocada en una edición anterior