Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lekeitioko San Nikolas ugartea, toki interesgarria `MuyHistoria´ aldizkariarentzat

|   Komunikazinoa

Ibon Perez Lekeitioko kazetariak izenpetzen dau `MuyHistoria´ aldizkariak uztailean San Nikolas edo Garraitz ugartearen inguruan azaltzen dan arkeologiaren inguruko dossierra. Ugartean Bariko San Nikolasi eskainitako ermitea egon zan eta XVII. mendean fraileen komentu bihurtu zan. Izurriteak jotakoak egoteko tokia be izan zan sasoi baten eta militarren tokia be. Pasarte ugari ezagutu dauz ugarte honek baina berau ikertzen dabiltzanak ez dabe gorpuen arrastorik aurkitu.

Ibon Perezen kazetaritza ibilbidea Bizkaia Irratian hasi zan. Harrezkero hainbat komunikabidetan egin dau lan eta kolaboratu dau. Bere azkenengoetariko artikulua `MuyHistoria´ aldizkarian aurkitu daiteke.

Artikuluan ugartearen inguruko hainbat zehaztasun azaltzen dira, besteak beste, beronen historia erlijiosoa. Esteka honetan dago aldizkaria