‘Bizkaia isilik’ ekimenaren sustatzaileek gogoratzen dabenez, hilebete honetan gizon eta emakumeen salerosketarena urkako nazinoarteko eguna –bihar, uztailak 30- ospatzen dogu. Deialdian gogoratzen dabenez, pertsonen salerosketa munduko lurralde guztietan gauzatzen dan delitu bortitza da. Gitxi gora-behera, biktima guztien %72a emakume eta neskatoak dira eta delitu honen biktima diran umeen kopurua aise bikoiztu da 2004 eta 2016 bitartean, Droga eta Delituaren aurkako Nazino Batuetako Bulegoaren arabera. Pertsonen salerosketaren biktima gehienak sexu-esplotazinoa jasaten dabe, baina asko dira bortxazko lanak egitera derrigortuak, ume-soldadu lez darabilezanak eta beste era askotako esplotasino eta gehiegikeriak jasaten dabezanak. “Herrialde gehienek badabez legeak delitu horri aurre egiteko eta hainbat herrialdetan bat baino gehiago kondenatu dabe pertsonen salerosketan aritzeagaitik, baina bide luzea dago oraindik pertsonen salerosketarako sare transnazionalak justiziaren aurrera eroateko eta, batez be, biktimak antzematen eta identifikatzen dirala eta honeek ezinbesteko babesa eta zerbitzuak jadesteko aukera dabela ziurtatzeko”.
Abuztuko bilkurak hilaren 26an egingo dira leku beretan.