Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jarduera bereziak gazteentzat, ezohiko udan

|   Komunikazinoa

Kurtso honetan, sormena garatu eta bide barriak arakatu behar izan dira kristau sarbideko ibilbideen bidez gazteengana iristeko eta jarduera bereziak antolatu behar izan dabez udaldirako be. Dana dala, urte berezi honetan be, eskaut taldeek, aisialdirako parrokietako taldeek eta kristau sarbideko taldeek jarduerak eskaini gura izan deutsiez neska-mutilei eta begiraleei. Maite Morezuelas Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteen saileko kideak azaldu dauanez, “ezin izan jako ohiko jardunbideari eutsi, baina hori holan izanda be, begiraleak biziki ahalegindu dira udan be gazteek euren prozesu pertsonala bizi daien, sasoi honetan azaldu diran zailtasunak gaindituta”.

Uztailaren hasieratik, hainbat taldek, bakotxak bere erara eta bere ahalmenen arabera, udako jarduerak garatu ditu, beti be ikaskuntzarako eta hazkunde pertsonalerako esperientzia ahalbideratuz. Izan dira pentsatutako guztia garatu barik geratu diran taldeak be, aste honetan pandemiaren kontuak okerrera egin dauanez, barriro be neurriak zorroztu behar izan dabezalako.

Uriko koloniak eskaini dira, urteerak mendira, parrokia-alkarteei lotutako lan-kanpamentuak edo hemen, gure inguruan egin diranak… Askotariko jarduerak eskaini dira, besteak beste: lokalak pintatu, pertsonei lagun egin, etorkinei gaztelaniazko eskolak emon…

Eleizbarrutian dagozan talde gehienek garatu dabe jardueraren bat edo beste hilebete honetan. Beharbada, beste urte batzuetan baino jente gitxiago batu da baina, dana dala, hamar eta hemeretzi urte bitarteko 1.500-2.000 neska-mutil inguruk eta euren begiraleek parte hartu dabe.

Maitek, gainera, eskerrak emon gura deutsez begirale guztiei bizi doguzan gizarte-osasun baldintza honeetan jarduerak eskaintzeko erakutsi daben sormen eta ahaleginagaitik. “Gainera, begirale gehienek, erakunde publikoetatik egindako eskaerari erantzunez, heziketa jaso dabe osasun-alderdietan eta kudeaketa emozionalean, neska eta mutilei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko udaldi honetan eta, gaur egungo egoerak ezartzen dituan mugak errespetatuta, gazteei udako jardueretan parte hartzeko aukera ahalbideratzeko eta esperientzia hau eurentzat esanguratsu bihurtzeko”.

[Translate to euskera:] Colonias urbanas Garaia