Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jarduerarako argibideak normaltasun barrian

created by Xedapen barriak |
|   Komunikazinoa

Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarrean sartu dan “normaltasun barriaren” barruan, zentro publiko eta pribatuek baimendutako aforoa kontrolatu egin behar dabe, lekuen garbitasun eta desinfekzinoa ziurtatu, eskuak garbitzeko neurriak ahalbideratu eta lagun arteko segurtasun-tartea gordetea bermatu. Unean-unean indarrean dan arautegia eta Bilboko Gotzainaren 2020-06-19ko Aginduaren bitartez gure Eleizbarrutirako beren-beregi aurkeztutako xedapenak kontuan hartuta galdera eta erantzunen Vademecum dalakoa prestatu da eta arau barriak argitaratu ahala eguneratu egingo da. Testu osoa, hemen.

Osasun krisiari aurre egiteko ezinbesteko prebentzino-neurriei buruzko 2020.eko ekainaren 18ko Aginduaren eranskina aldatzen dauan Osasun Kontseilaritzaren 2020.eko uztailaren 15eko Aginduaren arabera, ezinbestekoa da maskara erabiltea eremu publiko guztietan. Eleizetan, derrigorrez maskara jarrita izango da (bai bankuetan, bai sarrera-urteeretan eta bai jaunartzeko ilaretan). Ospakizunean parte hartzen dabenek be maskara nahitaez erabiliko dabe, irakurten edo hitz egiten dabenean izan ezik.