Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zallako ermiten jaia

|   Komunikazinoa

Zallako ermiten batzordeak, bizi dogun egoera eta indarrean dagozan prebentzino-neurriak kontuan hartuta, kontu handiz antolatu dau Zallako ermiten aurtengo jaia. Lehenengo ospakizuna gaur –uztailak 16, eguena-, Karmeneko Amaren egunez, izango da goizeko hamaika eta erdietan kaperaren kanpoaldean (zutunik eta segurtasun-tartea gordez).

Datorren martitzenez, uztailak 21, Magdalena bezperan, parrokian izango da ospakizuna arratsaldeko zazpietan. Uztailaren 26an, domekaz, Santa Ana egunean, arratsaldeko seietan ospatuko da Meza landan (20 aulki segurtasun-tartea gordez), uztailaren 27an, astelehenez, San Pantaleon egunez be landan izango da meza (jente-kopuru mugatua, 50 lagun aulkietan, segurtasun-tartea gordez) eta abuztuaren 1ean, zapatuz, Zariketeko San Pedro egunez, 9:00etan, 11:00etan, 13:00ean eta 18:30etan ospatuko dira mezak landan (100 aulki segurtasun-tartea gordez).

Zariketeko San Pedro ermita, Zallan