Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Udan, aukera ederra Bizkaiko ondare erlijioso interesgarria ezagutzeko

|   Komunikazinoa

Udaldia egokia da, urtean zehar denpora faltagaitik bisitatu ezin doguzan lekuak bisitatu eta ezagutzeko. Aurtengo azken hilebeteetan, erabat aldatu dira gure bizimodu eta ohiturak, besteak beste, bidaiak egiteko erari dagokionez. Horregaitik, eta bertatik bertara, gauza interesgarriak ezagutzeko, hona hemen hainbat ibilbide, hain zuzen be, 2018an, Kultura Ondarearen Europako Urtea zala-eta, “Comunicación / Alkarren barri” eleizbarrutiko aldizkarian argitaratu ziranak.

Lehenengo ibilbideak Bilboko Alde Zaharreraino garoaz, San Anton eleizatik hasi eta Zamudioko atarian amaituz. Bilbon bertan egin daiteke bigarren ibilbidea be, Erronda kaletik Mazarredo jauregiraino. Bizkaiko eleiza neoklasikoak ezagutu ahal izango doguz hirugarren ibilbidean, besteak beste, Gernika, Forua edo Bermeo bisitatuz. Bizkaiko klaustroak bisitatzeko aukera be badago, esate baterako, Santiago katedralekoa, Eleiz Museokoa edo Ziortzakoa. Eta interesgarria izan daiteke, baita be, guruztoki erako ermitak ezagutzea, besteak beste, Zeberio, Fika edo Axpen (Busturia).

Bizkaian, Bakioko San Pelaion edo Fruizko San Salvadorren dago irudikatuta arkitektura erromanikoa. Zurezko ganga bat baino gehiago dago, gainera hainbat erakundetan, esate baterako, Igarrangeluko San Andres eleizan edo Orozkoko Goikuriako Natibitatea eleizan.

Erdi Aroaren amaierako erretaulak bisitatzeko gogoa izan ezkero, nahikoa da, besteak beste, Eleiz Museora edo Larrabetzuko Emeterio eta Zeledonio Santuak eleizara hurreratzea. Guzti hau eta askoz gehiago: hemen.