Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

OMPren esker ona jarduera misiolariarekin jarraitzeko jasotako laguntzagaitik

created by 2019ko jardueren oroitza-txostena |
|   Komunikazinoa

Aita Santuaren ardurapeko Egintza Misiolarietarako (OMP lez ezagutzen dana)erakundeak 2019ko jardueren oroitza-txostena aurkeztu barri dau. Euren esanetan, urrian ospatu zan eta “gizartearentzat misiolari bultzada handia” izan dan Ezohiko Hilebete Misiolariaren inguruko jardueretan izan zan partaidetza handia nabarmentzen da. Bilboko Eleizbarrutiak 272.077,36 euro emon ditu OMP erakunderako kanpainetako diru-batzeen bidez; 212.573,46 euro DOMUNDerako; 27.190,13 euro Haur misiolarientzako eta 32.313,77 euro sorterriko bokazinoetarako.

 

 

2019ko oroitza-txostenean, iaz dohaintzan jasotako milaka euroak nabarmentzen dira: “misinoei diru gehien emoten deutsen herrialdeen artean, bigarren gagoz eta, horrezaz gainera, lehen postuan han eta hemen lanean diharduen misiolari-kopuruari dagokionez”. 2019an, OMP erakundeak 15 miloe inguru bialdu ebazan Misinoko lurralde izendatutako 1.115 eleizbarrutien funtzionamenduari eusteko.