Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko hamaika gazte San Joan Boscoren Bigarren urteurrenean

created by Topaketea Torinon |
|   Komunikazinoa

Gaur hasiko da Torinon San Joan Bosco jaio zaneko 200. urteurrena ospatzeko egingo dan gazteen topaketea. Munduko 50 nazinotako bost mila gazte inguru itxaroten dira bertan. Aurreko barikuan, hilaren 7an, Bizkaiko 11 gaztek urten eben Italiarantza salestarren topaketa honetan parte hartzeko asmoz. #SYMDonBosco2015.

Salestarrek modu berezian eratu dabe ospakizuna. Hori dala-ta aurreko hiru urteetan hainbat ekitaldi antolatu izan dabez. Besteak beste, santuaren irudia ekarri eben Deustura 2012ko maiatzean.

“Orain bisitea itzuli gura dogu eta eskerrak emon Jaungoikoari Don Boscoren opari honengaitik". Izan be santuak jakin eban Ebanjelioari erantzuten eta orain mende biko Torineko gazteei laguntzeko berebiziko ahalegina egin eban, horixe da gazteakaz bidaian joan dan Abel Dominguezek adierazo deuskuna.

Don Boscoren gaur egungo oinordekoak, Angel Fernandez Artimek, proposatu dau topaketan erabiliko dan goiburua "gazteakaz eta gazteentzat" eta Abelen esanetan, horrek argi erakusten dau zein dan salestarren misinoa gaur egungo munduan.

Torinora joan diran gazte bizkaitarrak salestarrentzat bereziak diran tokiak bisitauko dabez: besteak beste, bere jaiotetxea eta zerbitzua eskaini eban leku batzuk be. "Aste berezia izango da guretzat eta zigurrenik guztiz aberatsa izango da gure bizitza proiektuetarako", dinoe.

Integrantes del grupo antes de partir